LEKEITIO TA DZINGUKO SKATEPARKEN EBOLUZIOA !!!!
Guk eduki gendun Skate pista bat 80-90. garren hamarkadetan, Eusebio fruteruak gaztikin batera egin zuten, (Sapi, Nikola eta beste askoaz batera), egun baten tenporalak buelta emon eiban ta eta udaletxik pentsau ban ba dana kendu bir bala, gustako jaten jakitzia zehaitxik kendu bezen. Hemen jartzen dot daukagun argazki bakarra .
Urte asko pasau ta gero Dzingua surf denda ireki zanian, oraindela 9 urte, skate ranpa bat egiten neuan denda barruan lagun batekin, guk ideiarik ez geneukan ze angulu, forma baina egun baten urbildu zan Sapi jauna dendara eta komenta neutzan denda barruan ranpa bat nahi nuela egin skateboarda fomentatzeko eta gu geuk ondo pasatzeko, Lekitxon ez eualez ranparik ta. Egin gendun bat eta makiñatxu bat gendek ikasi ban bertan neu barne, maisu ona euki gendun, hemen jartzen dotzuet Tryit!!! Bermotarrak eginiko bideotxu bat.
Urte pare bat pasau ta gero KOMANDO RANPA BAKO edo legal esanda Ranpa bako kirol kluba sortu genduan,» https://www.facebook.com/komando.ranpabako » baina hori beste asunto bat da. horreri buruz ere egin beharko genuke dokumentaltxu bat. Datorren urterako zihurrenik ranpak «benetakuak» badotezela dinue baina berba etxia erreza dalez ba ikusikou ze pasaten dan.

1.Skate Eguna 2011 Iralak
Komandoko ranpak egin genduzan , milaka buelta emon genduzan eurakin. KRBko ranpak maderas Lekeition euazalez part botata, neguan eta udan be gitxi al genduzan erabili, ordun pentsa gendun Dzinguko ranpia haunditu ein behar zala. Ta oraindela bi urte 7hileko lana eta gero DZPARK jaio zan, esfortzu izugarria einda.
MIL ESKER : SAPI eta PINTXIAK ( @dzmarkel , @sapitin , @amaiablin , @amaiagkJoel , Endi, Ander, Jata) TRYIT MAGAZINE, KRANER SKATEBOARD, SANCHESKI, zuek barik ezin izango zan posible eboluzio hau.
ORAIN FALTA JAKUNA LEKEITIOKO SKATEPARK PUBLIKO EAR BAT.
GURE GAZTE-NAGUSIAK KIROL HONETAN ARITZEKO BEHAR DIZEN INFRAESTUKTURAK BEHARREZKUAK DIRALAKO. 😉